Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Landaluze 27

Herritarren eta Laudioko Udalaren arteko lankidetza-proiektu bat

Aztertu proposamenak eta egin zurea 🫵

Prozesu honi buruz

Landaluze 27 parte-hartze prozesu bat da, ekipamendu honen erabilera posibleak, funtzionamendua eta kudeaketa eredu bideragarri bat definitzeko.

Laudioko Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat jarri du abian, Landaluze 27an dagoen udal-ekipamenduaren erabilerak, funtzionamendua eta kudeaketa-eredua modu partekatuan definitzeko, betiere udal-araudiaren eta gunearen baldintza teknikoen esparruan.

Entzuteko, benetako beharrak identifikatzeko eta oinarri soziala duten erabakiak hartzea ahalbidetuko duten proposamenak jasotzeko sortu da prozesu hau. Parte-hartzea ez da elementu erantsi bat; emaitza partekatua, bideragarria eta erantzunkidetasuna sortzeko tresna da.

Lokala da abiapuntua; sakoneko helburua Landaluzeko bizitza komunitarioa berpiztea da, loturak, parte-hartzea eta auzoaren ahalmen antolatua indartuz.

Laudioko Udalak Landaluzeko errealitatearekin lotura duten eta interesa duten pertsonak gonbidatu nahi ditu herritarrak entzuteko prozesu honetan parte hartzera. Behin prozesua amaituta, Udalak itzulketa dokumentu bat argitaratuko du parte-hartze prozesu honen emaitzen berri emateko. Dokumentu hori oinarritzat hartuko du udal gobernuak, talde teknikoarekin batera, espazioaren erabilera zehazteko.

Erreferentzia: L27-PART-2026-02-1

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.