Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Nola har daiteke parte?

Landaluze 27an parte hartzea ez da iritzi bat ematea bakarrik: udal lokalak auzoaren beharrei erantzun eta modu jasangarrian funtziona dezan laguntzea da. Proposamenak bidaliz egin dezakezu, galdetegiari erantzunez, beste pertsona batzuen ekarpenak komentatuz, prozesuari buruzko informazioa kontsultatuz eta haien aurrerapenak eta emaitzak jarraituz.

Parte-hartze digitalaz gain, pertsona bakoitzak bere denbora eta aukeren arabera bat egiteko bide presentzialak egongo dira. Prozesuan zehar, bilera publikoak eta tailer parte-hartzaileak egingo dira, eta kolektiboki landuko dira espazioaren erabilerak, auzoaren lehentasunak eta ekipamenduaren funtzionamendu eta kudeaketa modu posibleak.

Webgune honetan aldez aurreko proposamenak kontsultatu ahal izango dituzu, zurea gehitu, prozesuaren fase desberdinak ezagutu, aurrez aurreko topaketei buruzko informazioa jaso eta egindako ekarpenei Udalak emandako erantzuna ikusi. Proposamen guztiak kolektiboki eta udalaren laguntza teknikoarekin landuko dira, aukera errealista eta bideragarri bihurtzeko.

Landaluzen bizi bazara, prozesu hau zuretzat da. Zure parte-hartzea izan daiteke lokal egoki baten eta auzoko bizitza komunitarioa benetan bultzatuko duen espazio baten arteko ezberdintasuna markatu dezakeena. Argibideren bat nahi baduzu, idatzi partaidetza@laudio.eus helbidera.

landaluze1

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.