Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Prozesuaren bitarteko ebaluazioa

Maiatza

21

2026

  • Herriko Plaza, s/n, 01400 Llodio, Araba

    Laudio, Araba, Euskadi

  • 13:00 PM - 14:30 PM UTC

Bertaratuen kopurua

7

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

Pilotaje-taldearekin jarraipen-bilera egitea, prozesuaren garapena baloratzeko, ikasitakoa berrikusteko eta hurrengo urrats teknikoak, komunitatekoak eta komunikaziokoak doitzeko.

1. Ebaluazioa irekitzea eta kokatzea

Bilera Landaluze 27 prozesuaren barruan egin da, eta Pilotaje Taldeak segimendurako, kontraste tekniko-politikorako eta udal-koordinaziorako duen zeregina gogorarazi da.

2. Prozesuaren garapena baloratzea

Prozesuak aurrera nola egiten duen elkarrekin aztertzea: auzokoen parte-hartzea, sortutako giroa, saioen funtzionamendua eta hasierako helburuen eta benetako bilakaeraren arteko egokitze-maila.

3. Talde eragilearen funtzionamendua

Talde eragile horren osaera, inplikazioa eta dinamika alderatzea, auzoarekin lotzeko gune gisa eta parte hartzeko prozesuari laguntzeko duen zeregina baloratuz.

4. Azaleratzen ari diren eduki nagusiak

Agertzen ari diren ideiak eta kezkak berrikustea: espazioaren erabilerak, aktibazio komunitarioa, ekipamenduaren identitatea, elkarbizitza, kudeaketa eta udalarekiko harremana.

5. Hurrengo faserako behar diren doikuntzak

Prozesua indartzeko, itxaropenak ordenatzeko eta hurrengo lan-eremuak hobeto prestatzeko egin daitezkeen doikuntza metodologiko, tekniko edo komunikatiboak identifikatzea.

6. Hurrengo urratsak eta udal lanak

Udalak eta talde eragileak aktibatu beharreko zereginak definitzea: kontraste teknikoa, komunikazioa, barne-koordinazioa eta prozesuaren hurrengo mugarriak prestatzea.

Topaketaren akta

1. Bileraren kokapena

Bilera prozesuaren tarteko ebaluazio gisa planteatzen da. Helburu nagusia da egindako aurrerapenak kontrastatzea, proiektuaren muga teknikoak eta udalekoak berrikustea eta hurrengo faseetan kontuan hartu beharko diren irizpideak antolatzea.

2. Espazio fisikoari buruzko irizpideak

Proiektuaren bideragarritasuna da irizpide nagusia. Lehentasuna gutxieneko bideragarri bat zehaztea izango da, lokala egokitzeko eta lehenbailehen erabiltzeko.

Ez da aurreikusten lokala espazio edo jarduera desberdinetan banatzea. Esku-hartzea ekipamendu gardena lortzera bideratuko da, sarbide bakarrarekin eta erabilera komunitarioei loturiko jarduera nagusiarekin.

Lehen fase honetan, elementu hauek aztertzen dira:

  • Bainuak.

  • Office bat, barra edo gaina, harraska, hozkailua eta mikrouhin-labea dituena.

  • Lokala erabat intsonorizatzea.

  • Lurzoruaren egokitzapena.

  • Espazioaren funtzionamendurako behar diren oinarrizko altzariak.

Erabilgarri dagoen aurrekontuak markatuko du lehen fase honen irismena. Hasieran egin ezin diren jarduerak hurrengo faseetan egin beharko dira.

3. Office eta sukaldea

Ez da onartuko sukalde osoa edo sukaldeko elementu komunak jartzea. Office moduko espazio bat baino ez da aurreikusten, honako ekipamendu hauekin: mostradorea edo gaina, harraska, hozkailua eta mikrouhina.

4. Hornidurak eta altzariak

Oinarrizko funtzionamendurako beharrezkoa den altzariz hornitzea aurreikusten du Udalak: armairuak, aulkiak, mahaiak, pantaila eta espazioa modu komunitarioan erabiltzeko ezinbestekoak diren beste elementu batzuk.

5. Kudeaketa-eredua eta mugak

Kudeaketa mistoko eredu bat planteatzen da, Udalaren eta herritarren eremuaren artean erantzukizun bereiziak dituena.

Udalak bere gain hartuko lituzke aseguruak, mantentzea, baimenak, araudia betetzea eta programazioan erantzunkidetasuna. Giltzak eskuratzea edo uztea Auzo Kontseiluaren bidez egitea ere aurreikusten da.

Herritarren kolektiboak bere gain hartuko lituzke jardueren proposamena, programazioan erantzukidetasuna eta espazioaren zaintza. Sartzeko autonomia ere izango luke, giltza jasotzera udaletxera joan beharrik ez izateko sarbide-sistema baten bidez.

6. Erreferentziazko eragile herritarra

Bi aukera daude etorkizuneko espazioaren kudeaketan lagunduko duen eragile herritarra definitzeko: kolektibo berri bat eratzea edo Auzo Kontseilua indartzea.

Udala aukera biak aztertzen ari da. Edonola ere, beharrezkotzat jotzen da gobernantza saioan bailara fasean eta ondoren lokala ireki arte proiektuarekin jarraitzeko prest dagoen pertsona talde bat identifikatzea.

Iruzkina

QR kodea

Landaluze 27 erakundaren logo ofiziala

Prozesuaren bitarteko ebaluazioa

QR kodea

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.