Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

Landaluze 27k ateak ireki dizkio auzoari etorkizuneko ekipamendu komunitarioaren definizioan aurrera egiteko

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Visita Landaluze27

Joan den astean, 34 herritarrek parte hartu zuten Landaluze 27ko udal lokalera egindako bisitan, Laudioko Udalak abian jarri duen parte-hartze prozesuaren baitan, espazioaren erabilera posibleen, funtzionamenduaren eta etorkizuneko kudeaketaren inguruko ideiak eta proposamenak jasotzeko. Topaketari esker, bertatik bertara ezagutu ahal izan ziren beheko solairu horretako 300 m²-ak, eta etorkizunean ekipamendu komunitario gisa izango dituen aukerak irudikatzen hasi ziren.

Bisitan, Talde Eragilearekin egindako lehen aurrerapenak partekatu ziren, baita prozesu parte-hartzailearen helburuak, faseak eta hurrengo urratsak ere. Saioa izaera informatiboa izan zuen nagusiki, eta zalantzak argitzeko eta auzokideak ekarpenak egiten jarraitzera animatzeko ere balio izan zuen.

Proposamenak sortzeko lan-saioa ez bazen ere, bisitak espazio errealari buruzko eztabaida kokatzeko aukera eman zuen. Lokala barrutik ikusteak erabilerei, banaketari, funtzionamenduari edo kudeaketari buruzko etorkizuneko ideiak haren aukeren eta mugen ezagutza kokatuago batetik abiatu daitezen lagundu egiten du.

Prozesuak beste hiru topaketa parte-hartzailerekin jarraituko du: maiatzaren 13an, lokal hau zertarako nahi dugun pentsatuko dugu; maiatzaren 27an, espazio fisikoaren beharrei eta haren antolaketari helduko diegu; eta ekainaren 3an, emaitzak partekatu eta hurrengo urratsak zehaztuko ditugu. Gainera, auzokideek hala eskatuta, hurrengo saioak Landaluze 27an izango dira.

Komunikazio arin bat mantendu ahal izateko WhatsApp kanal bat sortu da, eta edonork egin dezake bat harekin, hurrengo estekaren bidez: https://labur.eus/Landaluze27WA.

Gogorarazten dizuegu ekarpenak jasotzeko fase publikoak irekita jarraituko duela maiatzaren 28ra arte, www.landaluze27.eus eta Udalean eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Aste honetan bertan ekarpen berriak egin dira eta hemen ikus ditzakezu: https://landaluze27.eus/processes/landaluze27/f/5/proposals.

Iruzkina

QR kodea

Landaluze 27 erakundaren logo ofiziala

Landaluze 27k ateak ireki dizkio auzoari etorkizuneko ekipamendu komunitarioaren definizioan aurrera egiteko

QR kodea

0 iruzkin

Iruzkinak kargatzen...

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.